Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Martutene
2008ko irailak 7, Igandea

;2008-04-09;Preso batek lau espetxe funtzionario kolpatu dituela salatu dute. Martuteneko espetxean preso gehiegi dagoela kritikatu du CSI-CSIF sindikatuak.

Preso batek lau espetxe funtzionario kolpatu dituela salatu dute

Ezbeharra

Martuteneko espetxean preso gehiegi dagoela kritikatu du CSI-CSIF sindikatuak.

erredakzioa

Preso batek lau espetxe funtzionario zauritu dituela salatu du CSI-CSIF presondegietako funtzionarien sindikatuak. Preso batek disziplina zigorra jaso zuen eta haren berri ematera joan zirenean presoa oihuka hasi zen. Jarrera horren aurrean, lau espetxe funtzionarioek presoa bakartze ziegara eramatea erabaki zuten. Presoak, ordea, uko egin eta lau espetxe funtzionarioak erasotu zituen. CSIFk azaldutakoaren arabera, funtzionarioetako batek kolpe handia zuen buruan eta gainontzekoek besoetan zituzten zauriak.

Sindikatuak, halaber, Martuteneko kartzelaren egoeraren inguruko kezka agertu du, espetxe honen okupazioa normalean %200ekoa izaten baita. Egoera honek eta funtzionariek jasaten dituzten irain eta erasoek langileak lanbidea uztera bultzatzen dituela salatu du sindikatuak.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.