Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Martutene
2008ko irailak 7, Igandea

;2008-04-11;Pilarko auzunea 'inauguratzeko' festa. Berritze lanak bukatu dituztela ospatzeko auzotarrek eta Udalak jaia egingo dute etzi.

Pilarko auzunea 'inauguratzeko' festa

Martutene

Berritze lanak bukatu dituztela ospatzeko auzotarrek eta Udalak jaia egingo dute etzi.

erredakzioa

Pilarko auzuneko lanak bukatu dituztela ospatzeko festa egingo dute etzi Martutenen. Auzo elkarteak udal ordezkariak, auzotarrak eta auzunean lanean ibilitako langileak elkartu nahi dituzte.

11:30ean auzoko trikitilariek kaleak alaituko dituzte. Jarraian txistularien txanda izango da eta auzotarrek eta udal ordezkariek berritutako Pilarko auzunearen inaugurazio ekitaldia egingo dute eta hamaiketakoa izango da. Inaugurazioa eta gero herri jokoak izango dira eta goiz osoan zaharberritze proiektuaren argazkiak izango dira ikusgai. Pilarko auzuneko lanak iazko udaran hasi ziren. Oinezkoentzako gune bihurtu dute auzoa, nahiz eta ibilgailuak ere sar daitezkeen. Hainbat zuhaitz ere jarri dituzte eta autoentzako sarrera-irteerak aldatu dituzte. Ikastolaren ondoko kalean, koskadun zebrabideak jarri dituzte ibilgailuak motelago igarotzeko.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.