Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Martutene
2008ko uztailak 20, Igandea

;2008-04-23;Langile bat oso larri zauritu da garabi batetik erorita. Zauri larriak ditu eta 58 urteko langilea Donostia ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean da orain.

Langile bat oso larri zauritu da garabi batetik erorita

Lan istripua

Zauri larriak ditu eta 58 urteko langilea Donostia ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean da orain.

erredakzioa

Mantenu eta erreparazio lanetaz arduratzen den langile autonomo bat oso larri zauritu da Martutene poligonoan jasogailu batetik erorita.

58 urteko gizona Donostia ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean da orain.

Bi metroko altueratik behera

Ezbeharra goizeko 9:45 inguruan izan zen atzo, Martuteneko industrialdeko Gaes enpresan.

58 urteko langileak, beste kide batekin batera, 1,80 x 1,00ko zortzi aglomeratu ohol igo behar zituen biltegitik tarteko oin batera, hiru bat metroko altuerara.

Materiala jaso ahal izateko, Fendwich motako eskorga mekanikoa baliatu zuten.

Zauritutako langilea, tarteko oin horretara aparteko eskailera batetik igo ordez, kargarekin batera kokatu zen gailu automatikoaren gainean, hain zuzen, urkilen gainean zutik. Materiala eutsi nahi zuen.

Istripuaren lekura gerturatu den Osalaneko teknikari batek jakinarazi duenez,Fendwicha martxan jarri zenean, zortzi taulak desorekatu eta langilea lurrera erori zen bi metro eta erdiko altueratik.

Langilea, E.L.Z., 58 urteko autonomoa, mantenu eta erreparazio lanetan zebilen sistema mekanikoen banaketaz arduratzen zen Gaes enpresan.

Politraumatismoa

Osakidetzak azaldu duenaren arabera, zauritua politraumatizatuta iritsi zen Donostiako Ospitalera eta, zaurien larritasuna zela eta, Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten berehala. Hainbat hezur ere hautsirik ditu.

Oraindik ere bertan da eta pronostikoa oso larria da.

Osalanen oharra

Osalanek jakinarazi duenez, eskorga mekanikoan bertan baziren hainbat piktograma informatibo. Marrazkiok espreski debekatzen dute langileak gailuaren urkilen gainera igotzea.

Agenda

Musika

La pegatina musika talde katalanaren kontzertua
LOIOLA, Miner taberna Loiola - 2008-07-20

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.