Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Martutene
2008ko azaroak 23, Igandea

;2008-09-06;IRITZIA. Denboraldia iritsi da. LARRAITZ LUCAS. Realeko jokalaria

Denboraldia iritsi da

Iritzia

Larraitz Lucas

Realeko jokalaria

Denboraldi berri bat hastera doa. Aurredenboraldia uztailaren 28an hasi genuen bero ikaragarrizko egun batean. Uda nahiko zaila pasa eta gero iristear dago egun politena; Irailaren 7an eguerdiko 12tan Pueblaren kontrako norgehiagoka jolastuko dugu.

Zazpi baja izan ditugu eta zortzi neska berri etorri dira eta nor baino nor hobeagoa, benetan! Aurten bi talde gehiago izango gara, 16 talde guztira: Lagunak, Barça, Pozuelo eta Malaga iritsi berriak dira Superligara eta ikustear dago oraindik Liga zeinek irabaziko duen, Erreginaren Kopako partaide zeintzuk izango diren eta nor egongo da denboraldi bukaeran azkeneko postuetan.

Aurredenboraldi hau berezia da. Batzuk bostgarren urtea dugu Realean eta berrien ilusioa eta esperantzarekin denboraldi polita egingo dugula iruditzen zait. Entrenamendu eta partidu asko izan ditugu; gimnasioa eta korrika egitea ez da batere atsegina baina beharrezkoa eta aberasgarria dela uste dut. Tximist-ekin, gure prestatzaile fisikoarekin, lan asko burutu dugu, Javi Garmendiarekin, gure entrenatzailea, gauza berriak ikasi ditugu eta gure talentua eta teknika batzen badiogu, aurtengo txapelketan Erreginaren Kopan sartu behar gara. Garrantzitsua iruditzen zait, aurredenboraldiko partiduetan oraindik golak ez jasotzea. Hala eta guztiz ere, asko kostatzen zaigu golak sartzea.

Nahiz eta iazko helburuak bete eta soldatarik ez ikusi, guk gurean jarraitu behar dugu; futbola da gure bizitza eta hori ahalik eta hobekien egin behar dugu. Nahiz eta egunero entrenatu, larunbatak izan ezik, eta nahiz eta hanketan eta buruan nekea sentitu lehenengo partidua jolasteko irrikaz nago. Denboraldi hau, agian, nire azkeneko urtea izango da Realean, eta zapore onarekin bukatu nahi dut.

Zubietara etortzen zareten guztioi; eskerrik asko. Lehenengo aldiz etorriko zaretenoi, ez zarete damutuko. Eta etorriko zareten, edo ez, pentsatzen duzuenei... aukera ona izango duzue emakumeen futbolaz gozatzeko. Agian ez gara ain azkarrak, ez dugu hainbesteko indarrik... baina futbola zer den badakigu, eta ondo gainera. Gogoratu hau; irailaren 7an denok Zubietara!

Agenda

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.