Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Martutene
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-09-06;'Itsasoaren indarra' argazki erakusketa Untzi Museoan . Euskal kostaldean izandako ekaitz, denborale eta olatuen 50 irudi dira ikusgai.

'Itsasoaren indarra' argazki erakusketa Untzi Museoan

Argazkigintza

Euskal kostaldean izandako ekaitz, denborale eta olatuen 50 irudi dira ikusgai.

erredakzioA

Irailaren 9tik urriaren 19ra bitarte, Itsasoaren indarra argazki erakusketa izango da ikusgai Kaiko Untzi Museoan.

Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak (EIGE) eta Untzi Museoak berak antolaturiko erakusketak euskal kostaldean eginiko olatu, ekaitz eta denboraleen 50 argazki bildu ditu. Marea biziek Paseo Berrian eragindako triskantzarenak, adibidez.

Autore sonatuak

Hainbat hedabide eta agentziatako (Soud Oust, El Diario Vasco, El Correo, Noticias de Gipuzkoa, As, Routers, France Press eta Efe, besteak beste) 20 argazkilariren lanak dira bertan; eta, baita Galarza, Koch, Marin eta Manipel moduko profesionalenak ere. Guztiak Kaiko pasealekuko 24. zenbakian bilduak.

Ordutegia eta prezioak

Erakusketa urriaren 19ra arte egongo da Untzi Museoan. Asteartetik larunbatera bitarte 10:00tatik 13:30era eta 16:00tatik 19:30era izango da zabalik. Igandetan, ordea, soilik goizez zabalduko dituzte ateak, 11:00etatik 14:00ak arte.

Sarrera arruntak 1,20 euro balio du baina ikasle eta jubilatuentzako %50eko beherapena aurreikusten dute. Bestalde, hamar urtetik beherako haurrak dohainik sartu ahal izango dira.

Argazki Kazetaritza jardunaldia

Erakusketa Kaian dela, EIGEk antolaturiko Argazki Kazetaritza Jardunaldiaren VI. edizioa abiatuko da.

Irailaren 10ean, 11ean eta 12an hitzaldi bana eskainiko dute Untzi Museoan bertan eta 19:30ean. Adituen hizketaldiak ez ezik, ikusentzunezkoak ere emango dituzte, beti ere, hedabideetako argazkigintza ardatz.

Aurkezpena, irailaren 9an

Erakusketaren aurkezpena irailaren 9an egingo dute, 12:00tan Untzi Museoko liburutegian. Bertan egongo dira, besteak beste, Juantxo Egaña eta Ander Gillenea (EIGEko ordezkariak) eta Jose Maria Unsain Untzi Museoko zuzendarikidea.

############

Argazki kazetaritza jardunaldia

Irailak 10. Koldo Badillo, Asier Castro, Raul Esteban eta Isabel Diezen lanen aurkezpena ikusentzunezko baten bidez.

Irailak 11. Euskal Herria aldizkariaren argazki-edizioa. Irudiak aukeratzeko irizpideak.

Irailak 12. I. Relanzon argazkilari katalandarrak Madagaskarren eginiko azken proiektuaren aurkezpena ikusentzunezko baten bidez. Ondoren, proiekzioa iruzkinduko dute.

############

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.