
Ulian babes ofizialeko etxeak eraiki nahi ditu EAk
Hirigintza
Legeak agindutako gutxieneko etxebizitza kopurua hirian soberan betetzen ari dela dio Jorge Letamendiak.
estitxu zabala
Hilaren 15ean ezohiko udalbatza deitu du Udal Gobernuak. Bilera horretan, besteak beste, Uliako haztegiaren proiektua eztabaidatuko dute, eta EAk proiektuaren aurkako botua emango duela ziurtatu du. Parke publikoa eta Uraren Etxea delakoa egitea islatzen du proiektuak, baita salmenta libreko 30 etxebizitza ere. Lurraren lege berriaren arabera, Ulian babes ofizialeko etxebizitzak eraiki beharko liratekela dio EAk, baina proiektua irailaren 20 baino lehen onartzen bada ez du legeak esandakoa bete beharrik. «Udalak legeak dioena ez betetzeko deitu du ezohiko udalbatza», adierazi du Jaione Arratibel EAko zinegotziak.
Arratibelek dio irailaren 26ko ohiko udalbatzan proiektua ezingo litzatekeela onartu, «26ko udalbatzan proiektuak legea bete beharko luke, eta onartua izateko babes ofizialeko etxebizitzak izan beharko lituzke». Udalak gune publikoari eraso egin dioela eta lurzoruaren legea bere gogoen arabera erabiltzen duela salatu du Arratibelek.
Letamendiaren erantzuna
Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziaren hitzetan, legeak agindutakoa soberan betetzen du Donostiak. Udalak lurzoruaren legea borondatez onartu zuela azaldu du Letamendiak, «eraiki beharreko babes ofizialeko gutxieneko kopurua askogatik gainditu dugu». Besteak beste, bi adibide eman ditu Letamendiak: Txomin Enean babestutako etxeek %20a hartu beharko lukete legearen arabera, eta %70ra iritsiko direla dio eta Auditz Akularren legeak dioen %65aren aldean %80a eraikiko dutela. «Legea betetzeaz gain, aldez aurretik eta soberan betetzen ari den Udala da Donostiakoa. Hala ere, Uliako kasuan, 1995eko proiektuan aurreikusia zegoen bezala eraikitzea egokia ikusten du Letamendiak. Hau da, salmenta libreko 30 etxebizitzekin. Gainera, etxebizitzek haztegiaren %22a baino ez dutela hartuko azaldu du, eta gainontzekoa publikoa izango dela.
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.